Thailandiako protestak (2013-2014)

Thailandiako protestak
Irudia
Map
Motadesordena zibil
protesta
Denbora-tarte2013ko urriaren 31 - 
Garaia2013-2014 one-year-period (en) Itzuli
KokalekuThailandia
HerrialdeaThailandia
Pertsona hilak28 (2014ko maiatzaren 22a)

Thailandian gobernuaren aurkako protestak 2013ko azarotik daude martxan. Hiru urteko egonkortasun ahularen ondoren, Bangkokeko manifestazio herrikoiak Yingluck Shinawatra lehen ministroaren gobernuaren aurka altxa ziren. Altxamendu hori, bere kabuz erbesteratu zen Thaksin Shinawatra itzultzeko amnistia lege-proiektuagatik sortu zen. Lege-proiektua Pheu Thai alderdiak onartu zuen Ordezkarien Ganberan azaroaren 1ean eta oposizioa, Thailandiako Alderdi Demokratikoa eta Kamiseta Gorriak ofizialista, aurka agertu zen. Azaroaren 11ean, senatuak lege-proiektua ez zuen onartu baina protestek, MP Suthep Thaugsubanek gidaturik, aurrera jarraitu zuten eta gobernuaren aurkako agenda burutu zuten.

Azaroaren 20an, Konstituzio Auzitegiak ebatzi zuen Konstituzioaren eranskin-proposamena ez zela baliozkoa, baina Pehu alderdiak epaia ukatu zuen, auzitegiak horretarako eskumenik ez zuela esanda. Hurrengo asteburua, gobernuaren aurkako protestak ugaritu ziren eta Kamiseta Gorriek kontra-manifestazioak egin zituzten gobernuaren alde. Azaroaren 25an, manifestariak gobernuaren bulegoetan sartu eta itxi zituzten. Protestetan oro har ez zen indarkeriarik egon abenduaren 1 arte. Orduan, istiluak egon ziren manifestari eta polizien artean bi egunez. Lau pertsona hil ziren eta 57 zauritu. Manifestariek Gobernuaren Etxean sartu nahi zuten baina poliziak ez zuen uzten. Abenduaren 3an, poliziak barrikadak kendu zituen eta manifestariei lekuan sartzen utzi zien. Horrek tentsioa jaitsi zuen, su-eten moduan eta Erregearen urtebetetzeak ospatzea ahalbidetu zuen.[1] Hala ere, manifestarien buruzagiek protestak egiten jarraituko zutela adierazi zuten, thailandiar politikatik "Thaksinen eragina" kentzeko.

  1. http://www.cnn.com/2013/12/03/world/asia/thailand-protests/

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy